Politika -

Igandean izango da

Zabaleta: 'ETAren amaierak Aberri Eguna bateratua bultzatu du'

Aberri Eguna batera ospatuko dute igande honetan Aralarrek, ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak, Patxi Zabaletaren esanetan, "ETAren indarkeriaren amaierak lagunduta".

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Aberri Eguna batera ospatuko dute Aralarrek, ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Abertzaleen Batasuna eta horren harira Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "ETAk bere aldetik adostutako indarkeriaren amaierak Aberri Eguna bateratu hau bultzatu du".

Zabaletak gogoratu duenez, aipatutako alderdiak eta erakundeak Iruñean bilduko dira, Independentistak Sareak deituta. Gainera, "beste alderdi abertzalek bat egin dute deialdi honekin".

"Aieteko Adierazpenak eta Gernikako Akordioak eskatuta, ETAren indarkeriaren amaierak baldintza eta egoera berriak sortu ditu eta hauek, duda izpirik gabe, aurrera egingo dute eta errealitate berriak islatzen hasiko dira", gaineratu du.

EAJk Bilbon ospatuko du Aberri Eguna eta horren harira, Patxi Zabaletak esan duenez, "horrek ez du inor asaldatu behar". "Orain ezker abertzalea anitza eta plural bat dago eta apurka-apurka eraikitzen doana; oraindik ere urrats asko eman behar ditu eta hori dela eta, Aberri Egunaren ospakizunak ere aniztasun hori du", nabarmendu du.

Ezker abertzalea

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak esan duenez, ETArik gabeko Aberri Egunaren ospakizuna "albiste oso ona eta itxaropentsua da baina oraindik herrena da, Espainiako eta Frantziako Estatuek ez dutelako desegin modu desberdinetan gauzatzen den indarkeriaren sistema".

Cadena Ser irrati-kateari egindako adierazpenetan, Andoainen, Bilbon eta Basaurin erre dituzten edukiontziei buruz mintzatu da. Ugartebururen arabera, "horrek ez du ezker abertzalearekin zerikusirik, krisiagatik edo politikagatik jendearen atsekabea espresatzeko erak dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea