Politika -

Igandean izango da

'Subiranotasun ekitaldia baino, EAJren Aberri Eguna erromeria bat da'

Horrela mintzatu da ezker abertzalea igandean izango den Aberri Egunaren harira. EAJk, berriz, Euskadirako "subiranotasun osoa" eskatu du, "egungo egoera berria ikusita".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan EAJk ospatuko duen Aberri Eguna "subiranotasun ekitaldi bat baino, erromeria bat" dela esan du ezker abertzaleak. "EAJ eta EBB Estatu espainiarrak ezarritako eredura moldatzen ari dira, euskaldunentzako Estatu bat eraikitzeko bidea ukatuz. Horra hor bere apustua", azpimarratu du.

"Espainiako Estatuarekiko hipoteka politikoak, ekonomikoak eta erakunde-hipotekak eduki" izana leporatu dio ezker abertzaleak Iñigo Urkulluren alderdiari.

EAJ

Bestalde, Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak ostegun honetan azpimarratu duenez, bere alderdiaren asmoa Euskadirako "subiranotasun osoa" lortzea izango da, "Europako gainontzeko nazioekin alderatuta, berdinak izan gaitezen". Aberri Egunaren harira igandean izango diren ekitaldien aurkezpenean Ortuzarrek esan duenez, indarkeria bertan behera utziko duen ETAren iragarpenaren ondorioz egoera berria eman da eta hori dela eta, "gure subiranotasuna, erabakitzeko eskubidea era independentziaren aukera aldarrikatu ahal dezakegu".

PSE-EE

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailearen esanetan, Aberri Egunaren ospakizuna dela eta, "subiranotasunagatik, EAJren eta Amaiurreko kideen arteko lehia bat emango da". "Iñigo Urkullu buru den alderdiak Ibarretxeren politika subirano zaharren eta sen onaren artean erabaki beharko du", esan du.

"EAJk eta ezker abertzaleak begirakunea bota ohi diote elkar, esparru nazionalistan nagusitasuna lortzeko asmoz", gaineratu du.

PP

Aberri Egunari ere egin dio aipamena Alfonso Alonso PPko kideak. Honen ustez, "igoera nacionalista bat emango da Euskadin" asteburu honetan. SER irrati-kateari egindako adierazpenetan esan duenez, "Bilduko kideak bezain independentista eta nazionalistak direla erakutsi nahi du EAJk".

"Subiranotasuna eta autodeterminazioa dute uneoro mintzagai, Ibarretxeren, Aberri Egunaren, Sabino Aranaren eta XIX. mendean hitzaldi zaharrari eusten ari diote. Hori biziko dugu asteburu honetan", iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea