Politika -
zaldibar, 2 urte hondamenditik
Zaldibarren gertatutakoaren ardura bere gain ez hartzea egotzi dio Podemos Ahal Duguk Eusko Jaurlaritzari
Euskadiko Podemosek bideo bat zabaldu du sare sozialetan, "egia" eta "justizia" aldarrikatzeko "ingurumen hondamendi handienetako bat" izan zenaren aurrean.
agentziak | eitb media
Pilar Garrido Euskadiko Podemoseko koordinatzaile nagusiak kritikatu duenez, Zaldibarko hondamenditik bi urtera "Eusko Jaurlaritzak bere ardura gain hartu gabe jarraitzen du, Europak kudeaketa negargarria ikertzen duen bitartean". Hala, EH Bilduk eta Euskadiko PPk egindako salaketei batu zaie.
Zaldibarko luiziaren bigarren urteurrenean, Podemosek bideo bat grabatu du adierazteko "ingurumen hondamendi handienetako bat" gertatu zela orduan, eta "egia eta justizia" eskatu ditu.
Bideoan, Podemosek gogora ekarri du zabalik dagoela oraindik bi ikerketa judizialetako bat, ingurumen deliturik izan zen argitzeko abiatutakoa, eta "negargarri" gisa izendatu du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa.
"Hondakin politika aldatzea zor diegu Joaquin eta Albertori", lurrak estalitako bi langileei, aldarrikatu du Podemosek.