Politika -
Eusko Legebiltzarra
Lantaldea talde politiko, erakunde eta eragilei irekia izango da
Legebiltzarrak onartutako hitzarmena "irekia" da eta "talde politikoen, erakundeen eta eragile sozialen proposamenak jasoko ditu".
Gaizka Palacios
Patxi Lopez lehendakariak Elkarbizitzarako eta Bakerako Lantaldea eratzea proposatu zuenetik, batzorde horretan ezker abertzalea egon behar den ala ez izan da eztabaida nagusia. Gaurko ezohiko bilkuran berriro geratu da agerian ika-mika politiko horrek etenik ez duela.
Nolanahi ere, eta politikarien iritziak eta interpretazioak albo batean utzita, Elkarbizitzarako Lantaldea "irekia" izango dela azpimarratzen du gaur Eusko Legebiltzarrean aurrera egin duen proposamenak.
Hitzez hitz, ondokoa dio EAJk, PSEk, PPk, Ezker Anitzak eta Aralarreko hiru legebiltzarkidek onartu duten hitzarmenak: "Eusko Legebiltzarrak bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea osatzea adostu du. Modu eraginkorrean gara dadin, lantaldea irekia izango da eta talde politikoek, erakundeek eta eragile sozialek egin nahi dizkioten proposamenak jasoko ditu".