Politika -
Bilera
PSE-EE prest dago EH Bildurekin unean uneko itunak egiteko, baina "ez gai garrantzitsuetan"
Bi alderdiak batzartu egin dira, PSE-EEren zuzendaritza berria euskal alderdiekin egiten ari den bilera-sortaren baitan.
Agentziak | EITB MEDIA
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailearekin bildu ostean, berretsi du bere alderdia prest dagoela koalizio abertzalearekin itun puntualak egiteko, batez ere gizarte gaietan, baina ezin dutela "proiektu garrantzitsurik" partekatu.
EH Bilduko eta PSE-EEko zuzendaritza politikoek bilera egin dute asteazken honetan, ordu eta erdiz, Bilboko EH Bilduren egoitzan.
EH Bilduren ordezkaritza Arnaldo Otegi idazkari nagusiak, Garikoitz Mujika zuzendari nagusiak eta Maddalen Iriarte Legebiltzar taldeko bozeramaileak osatu dute. PSE-EEren ordezkaritzaren buru Eneko Andueza idazkari nagusia izan da, eta harekin izan dira Miguel Angel Morales antolakuntza idazkaria eta Ekain Rico politika autonomikoko idazkaria.
Bilera hori PSE-EEren zuzendaritza berria euskal alderdiekin egiten ari den bilera-sortaren barruan dago, eta "normaltasun giroan egin dela" esan du EH Bilduk.
Ezker independentistako eta PSE-EEko buruzagiek erakundeetan lantzen ari diren eta herritarren bizi-kalitateari eragiten dioten gaiei buruzko iritziak alderatu dituzte.