Politika -

Hilaren 30ean eztabaida

Bakea eta elkarbizitza bultzatzeko taldeaz akordioa espero du Aresek

Batzordean parte hartuko duten erakundeak edo arduradun politikoak indarkeriak ez duela ezertarako balio argi duten horiek izango direla zehaztu du.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak "akordio handi" bat eratzea espero duela esan du bakegintza eta elkarbizitza batzordearen inguruan. Ostiralean eztabaidatuko dute Legebiltzarrean eta "babesik handienarekin" lortzea nahi du.

Bilbon egin dituen adierazpenetan, Jaurlaritzarentzat, batzordea, "Euskadin bakea eta elkarbizitza finkatzeko oso garrantzitsua da denek batera lan egiteko", azaldu du sailburuak.

Batzordean "indarkeriak ez duela ezertarako balio argi dutenak" izango direla zehaztu du, baina "irekia" izateko beharra azpimarratu du, "bakeari eta elkarbizitzari zerbait gehitu diezaioketenak ere egon ahal izateko".

Indarkeriatik urrundu direnek eta terrorismoak eragindako mina onartu dutenek parte hartuko dutela bertan gaineratu du Aresek.

Azkenik, "akordio handi bat" lortzea espero duela esan du, eta "lehendakariak proposamena egin zuenean, denek garrantzitsua zela adierazi zuten", gogoratu du. Bestalde, PSE-EEren eta EAJren arteko harremanari buruz galdetuta, "gaur egun ez dago harremanik" onartu ostean, "akordioak bilatzeko asmoa" azaldu du, "baita oposizioko alderdi nagusiarekin ere".

Justiziaren erabakiekiko "errespetua" berretsi du

Bateragune auzian, Justiziak hartutako erabakiei "errespetua" adierazi die Aresek, eta "ahalik eta azkarren" erantzun bat egotea espero du, baita "zintzilik dauden beste gai batzuen inguruan ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea