Politika -

Erreakzioak Andaluzian

Andaluzian irabaztea 'historikoa' dela adierazi du Arenasek

Giñanek, bestalde, adierazi duenez, Andaluziako PSOE alderdia "itzela da, ez du atzera egiten", berreskuratutako konfidantza gogoratuz.

Arenas, ministro batzuekin batera, garaipena ospatu du. Irudia: EFE
Arenas, ministro batzuekin batera, garaipena ospatu du
Arenas, ministro batzuekin batera, garaipena ospatu du. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Arenas PP-Aren presidente eta Juntako Presidentetzarako hautagaiak "historikotzat" jo du bere alderdiak Andaluziako hauteskunde autonomikoak irabazi izana, nahiz eta ez duten gobernatzeko gehiengo nahikoa lortu. Edonola ere, PP-A "elkarrizketaren alderdia" izango dela eta "Andaluzian egonkor eta gobernagarri" egingo duela ziurtatu du.

Horiek izan dira "popularren" liderrak esandako hitzak, PP-Aren egoitzaren balkoitik, Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin eta Fatima Bañez Lan eta Gizarte Osasun ministroarekin batera. Halaber, Antonio Sanz Sevillako PPren presidentea eta Juan Ignacio Zoido eta Teofila Martinez Sevillako eta Cadizeko alkateak, hurrenez hurren, ere izan dira bertan.

Arenasek "eskerrak, bihotzez" emanez hasi du hitzaldia, lortutako emaitzak direla eta, eta nabarmendu du lehenengo aldia dela PPk Andaluziako hauteskundeak irabazi dituela. "Alderdi bozkatuena gara, eta horren arabera jokatuko dugu", gaineratu du.

Griñan: PSOEk ez du atzera egiten

Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntaren presidente eta kargu horretarako hautagaiaren hitzetan, Andaluziako PSOE alderdia "ikaragarria da, ez du inoiz atzera egiten", azaroaren 20an galdutako konfidantza, neurri handi batean, berreskuratzeko gai izan delako.

Hedabideen aurrean egindako agerraldian esan du garrantzitsuena, jakinda ez dagoela alderdirik gehiengo absolutoarekin, dela "Andaluzia Gobernu egonkor bat izango duela", erronkei aurre egingo diena. Era berean, Andaluziako PSOEk "egonkortasunaren alde egiten du", nabarmendu duenez. Griñanek Javier Arenas PP andaluziarraren presidenteari eta Diego Valderas IULV-Caren koordinatzaile nagusiari hots egin die dagoeneko, lortutako emaitzengatik zorionak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea