Politika -

Priederi omenaldia

PSE: 'Sektore batek oraindik ez du ETA desagertzea nahi'

Gizartearen sektore batek oraindik ez duela ETAren iragana kondenatu esan du Manuel Huertas PSE-EEren Gipuzkoako buruak.

Priederi omenaldia egin diote Orioko hilerrian. Argazkia: EFE
Priederi omenaldia egin diote Orioko hilerrian. Argazkia: EFE
Priederi omenaldia egin diote Orioko hilerrian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Priede PSE-EEko Orioko (Gipuzkoa) zinegotzi ohiari omenaldia egin diote eta bertan, "sektore batek oraindik ez du ETAren iragana kondenatzen" esan du Manuel Huertas PSE-EEren Gipuzkoako buruak.

Lore eskaintza egin dute Orioko hilerrian eta biktimaren hiru seme-alabak egon dira. Hauekin batera, Jesus Loza elkarbizitzarako ordezkaria, Miguel Buen Segurtasun sailburuordea eta PSE-EEko hainbat kide ere Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentearekin batera. ETAko hainbat biktima ere egon dira omenaldian, besteak beste, Gorka Landaburu, Sandra Carrasco eta Marian Romero.

"Elkarbizitzarako bidea hasi da, baina biktimen memoriatik, egiatik, horrelakorik berriz ere gertatu ez dadin", esan du Huertasek. "Adiskidetasuna, beranduago etorriko da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea