Politika -
Araba Buru Batzarra
Agirrek EAJren ABBko presidente izateko nahikoa babes jaso du
Arabako ahaldun nagusi ohiak ordezkatuko du ziurrenik Iñaki Gerenabarrena, datorren larunbatean erabakiko da, orduan amaituko baita EAJren lurraldeko exekutiben prozesua.
Erredakzioa
Arabako ahaldun nagusi ohiak Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarreko egungo presidentea ordezkatzeko nahikoa boto lortu ditu jada, iturri jeltzaleek jakinarazi dutenez.
EAJren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskualde batzarrak datorren larunbatean bilduko dira lurralde bakoitzeko Exekutiben berritze prozesuak amaitzeko.
Bizkaian Andoni Ortuzarrek jarraituko du BBBko presidente karguan, Gipuzkoan, berriz, Joseba Egibar izango da berriro GBBren buru, eta Araban Xabier Agirre izango da ziurrenik Iñaki Gerenabarrena ordezkatuko duena. Gerenabarrenak, alegia, hamar urte egin ditu ABBko presidente gisa.
Hainbat iturrik adierazi duetenez, bart gauean egindako herri batzarretan lurralde batzarreko 65 kidetik 33ren babesa jasotzea lortu du Xabier Agirrek.
Lurralde batzarrak erabakiko du, hain zuzen, datorren larunbatean Araba Buru Batzarra nor izango den, baita 14 burukideak, barne justizia epaimahaiko hiru kideak eta alderdiko batzar nagusiko 22 ordezkariak zeintzuk izango diren ere.
49 herri taldeek ostegunera arteko epea dute bigarren itzulia egiteko, hori dela eta, Agirrerekin batera nortzuk izango diren oraindik ez da jakina.