Politika -

Dokumentazioa

Kronologia: Jaume Matas, akusatuen aulkian

Balearretako presidente ohiak Antonio Alemany kazetariari egindako ordainketa irregularren epaiketa urtarrilaren 9an hasi zen, eta 17 egunen ostean bukatu.

Jaume Matas Balearretako presidentea. EFE
Jaume Matas Balearretako presidentea. EFE
Jaume Matas Balearretako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- 2012ko urtarrilak 9: Hasi egin zen Jaume Matasen aurkako epaiketa, hitzaldiak idaztearen truke Antonio Alemany kazetariari ordainketa irregularrak egitea leporatuta.

- 2012ko urtarrilak 10: Matasek deklaratu zuen ez zuela parte hartu hitzaldiak ordaintzeko administrazio prozesuan.

- 2012ko urtarrilak 12: Rosa Estaras Balearetako presidenteorde ohiak deklaratu zuen Matasek baimendu egin zuela ustez ordainketak estali zituen konkurtso publikoa.

- 2012ko urtarrilak 13: Gina Garcias PSOEren aurreko Gobernu autonomikoaren Komunikazio zuzendari ohiak azaldu zuen Matasen Exekutiboak ohikoa baino 10 aldiz gehiago ordaindu zuela erreportaje batzuen truke.

- 2012ko urtarrilak 16: Alemanyren eta beste lau akusaturen deklarazioek erakutsi egin zuten Gobernu autonomikoak 450.000 euroko diru-laguntzak eman zizkiola ABN albiste agentziari, eta horrela Alemanyk berak zuzendutako egunkari digital bat finantzatu zutela.

- 201ko urtarrilak 17: ABNko bederatzi kazetarik baieztatu egin zuten agentzia hori eta Alemanyren egunkaria gauza bera zirela, eta egunkariarentzat lan egin zutenean ere agentziak eman ziela soldata.

- 2012ko urtarrilak 19: Peritu batek berretsi zuen ABNren bezero pribatu bakarra Alemanyren kazeta zela.

- 2012ko urtarrilak 23: Fiskalek eutsi egin zioten Matasen aurkako 8 urteko espetxe zigor eskaerari.

- 2012ko urtarrilak 26: Bukatu egin zen epaiketa.

- 2012ko martxoak 20: Sei urteko espetxe zigorra ezarri diote Jaume Matasi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea