Politika -

DEUSTOBAROMETROA

EAEko herritarren % 40k gobernu aldaketa nahi dute eta erdiak baino gehiagok, lehendakaria emakumea izatea

Deustobarometroan parte hartu duten erdiek estatu independentea edo autogobernu gehiago nahi dute.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 41,7k gobernu aldaketa nahi dute; % 30,1ek, ordea, ez, azken Deustobarometroaren arabera. Dena dela, hamar herritarretatik zazpik ez dute uste aldaketa Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan gauzatuko denik.

% 37k EAJren eta EH Bilduren arteko gobernuaren alde egin dute eta % 36k, ezkerreko koalizioaren (EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU) alde.

Deustuko Unibertsitateak sei hilabetean behin egiten duen txostena egiteko, 1.000 dei inguru egin zituzten abenduaren 2tik 9ra bitartean.

Inkestan parte hartu dutenen % 56k hurrengo lehendakaria emakumea izatea nahi dute.

Egungo estatus politikoa aldatzea nahi dute erdiek baino gehiagok: estatu independente bihurtuta (% 16) edo autonomia gehiago lortuta (% 36). Egungo autonomiari eutsi nahi dio ia herenak (% 30).

Erakunde edo instituzioekiko konfiantzaren inguruan galdetuta, Ertzaintzak 5eko langa gainditu du; ez, ordea, tokian tokiko udalek (4,58 puntu) eta Eusko Jaurlaritzak (4,55 puntu).

Memoria eta bizikidetza hizpide, herritarren % 28,9 iragana gainditutzat ematearen aldekoak dira, "iraganean sakondu barik eta etorkizunari begiratuta". Laurdenak uste du "partekatutako kontakizun adostu" behar dela, eta erdiaren aburuz, "gertatutakoaren inguruko ikuspegi ezberdinak bilduta, elkarrizketa abiatzea da garrantzitsua".

Dena dela, gehiengo zabal baten iritzian (%86), indarkeria ezin da erabili helburu politikoak lortzeko. Galdetutakoen erdiak dio aske sentitzen dela uneoro bere iritzi politikoak adierazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak EH Bildu Gipuzkoa Euskal sozialistak PP Gipuzkoa Ciudadanos alderdia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Vox