Politika -
Bisita ofiziala
Jaurlaritzak eta Vicente Ferrer Fundazioak itun bat sinatu dute Indian
Lehendakaria Indian dago, bisita ofizialean, eta emakumeen ugalketaren hobekuntzarako programa bat finantzatzeko hitzarmen honi esker, Vicente Ferrer Elkargoak 100.000 euroko jasoko ditu.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria Indian da ostiral honetatik, bisita ofizialean, eta Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza Agentziak eta Vicente Ferrer Elkargoak hitzartutako akordioari esker, Anantapur barrutiko emakumeen ugalketa hobekuntzarako programa finantzatzeko 100.000 euro jasoko ditu fundazio honek. Halaber, lankidetzarako laguntzak "ez murrizteko" deia egin die lehendakariak Gobernuei itun honen sinadura-ekitaldian.
Anantapurren kokatutako Vicente Ferrer Elkargoko egoitzan, Montxo Ferrer fundazioaren sortzailearen semeak egin dio harrera Patxi Lopezi. Bidai ofizial honetan aurreikusitako lehen ekitaldia izan da honako hau. Bisitaren helburua Eusko Jaurlaritzak Indian sustatutako lankidetza proiektuak ikustea da eta baita euskal enpresek herrialde honetan inbertitzeko merkatuak irekitzea ere.
Akordioa hitzartu ostean lehendakariak azpimarratu duenez, "ohore bat" da Indian lehen aldiz egotea eta "bertakoen bizi baldintzak hobetzeko egiten den lana eta elkartasuna" ikusi ahal izatea. Hitzarmenaren nondik norakoak azaldu ostean Patxi Lopezek adierazi duenez, "bistakoa da" Indiako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko Vicente Ferrer Fundazioa bezalako Elkargo batek egin dezakeena.
Larunbat arratsalde honetan urritasunen bat duten haurren ikasketxe batean eta Vicente Ferreren Oroitagarrian izango da lehendakaria. Eguna amaitzeko, Anna eta Montxo Ferrerekin bilera pribatu bat izango dute Patxi Lopezek eta Begoña Gil haren emazteak.