Politika -
Fernandez Diazen arabera
Ez dute agenterik zigortuko Valentziako istiluengatik
Barne ministroak sistemaren aurka doan mimoria erradikal bati leporatu dizkio Valentzian otsailean izandako istilu larriak.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ostegun honetan sistemaren aurka doan minoria erradikal bati leporatu dizkio Valentzian otsailean gertatutako istilu larrienak eta horiek ez liratekeela gertatuko gaineratu du Poliziari protesten lehenengo ekintzaren jakinaren gainean jarri izango balitzaio.
Valentzian Lluis Vives institutuan ikasleek otsailaren 13an hasi zituzten protestetan Poliziaren jarrera azaldu du Kongresuaren Barne batzordean Fernandez Diazek. Protestak hilaren 29ra luzatu ziren; 43 pertsona atxilotu zituzten eta 60 zauritu.
Valentziako Gobernuaren ordezkariordetzak idatzitako txostenaren arabera, Segurtasun Indarren jarrera "egokia eta proportzinala" izan zen, eta "ez dago polizia-funtzionarioen kontrako izapiderik egiteko elementurik", gaineratu du.