Politika -
Proposamena
Pedro Sanchezek Isabel Celaa proposatu du Vatikanoan enbaxadorea izateko
Celaa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburu ohia eta Espainiako Gobernuaren Hezkuntza ministro ohia, zain dago orain, Vatikanoak oniritzia eman arte.
Agentziak | EITB Media
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohi eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro ohia proposatu du Vatikanoan Espainiako hurrengo enbaxadorea izateko.
Ohi bezala, ordezkari diplomatikoak izendatzerakoan egin ohi denez, Atzerri Ministerioak dagoeneko eskatu dio onespena Vatikanoari Celaak enbaxadore-kargua bere gain hartzeko. Eskaria eginda, Espainiako Gobernua zain dago, eta espero du Vatikanoak ez jartzea oztoporik izendapenari, eta arazorik gabe gauzatzea.
Testuinguru horretan, Espainiako Gotzainen Biltzarra harrituta agertu da, Espainiako Gobernuak izendapena baieztatu duelako Vatikanoak oniritzia eman aurretik.