Politika -

Diputatuen Kongresua

Kongresuak lan erreformaren lege-dekretua onartu du gaur

PPren, CiUren, UPNren eta Foro Asturiasen aldeko botoak jaso ditu. Orain, lege-proiektu gisara aurkeztuko dute Kongresuko taldeek zuzenketak sartu ahal izateko.

Fatima Bañez, Lan ministroa, onarpena ospatzen. Argazkia: EFE
Fatima Bañez, Lan ministroa, onarpena ospatzen. Argazkia: EFE
Kongresuak lan erreforma onartu du PPren, CiUren, UPNren eta Fororen botoekin

02:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela hilabete eskas Ministroen Kontseiluak adostu zuen lan-erreformaren lege-dekretua onartu du gaur Diputatuen Kongresuak PPren, CiUren, UPNren eta Foro Asturiasen aldeko botoekin. Orain, lege-proiektu gisara aurkeztuko dute Kongresuko taldeek zuzenketak sartu ahal izateko.

Arauak aldeko 197 boto eta kontrako 142 jaso ditu, eta ez da abstentziorik izan.

Gainera, erreforma premiazko lege proiektu bezala tramitatzea ere onartu du Kongresuak. 337 diputatuk bozkatu dute horren alde eta abstentzio bakarra izan da.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea gustura agertu da lan-erreforma onartu dutelako eta jarduera ekonomikoa suspertzen hasten denean araudi berria lanpostuak sortzeko "erabilgarria" izango dela espero du.

Gobernuko presidenteak azaldu duenez, erreformaren helburua lanpostuak sortzea da eta horretarako enpresa ertain eta txikiei eta autonomoei lagunduko diete, horiek baitira, Rajoyren esanetan, lanpostu gehien sortzen dituztenak eta gazteak "oso presente" dituztenak.

Rajoyk sindikatuak kritikatu ditu erreforma ez babesteagatik eta Gobernua haiekin ados jartzen saiatu zela azpimarratu du.

Dena dela, "duela 30 urte baino gehiagoko" lege batek ezin zuela egun indarrean egon berretsi du. "2012an gaude eta Espainiak hori behar duela uste dut ekonomia suspertzeko eta lanpostuak sortzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea