Politika -

ETA

Subfusilak, munizioa eta lehergailuak egiteko materiala aurkitu dituzte Ataungo zuloan

Ertzaintza materiala aztertzen ari da, oraindik argitu gabe dauden ETAren atentatuak ikertzeko lagunduko duelakoan.

Zulo barruan aurkitutako subfusilak. Argazkia: Ertzaintza
Zulo barruan aurkitutako subfusilak.
Zulo barruan aurkitutako subfusilak. Argazkia: Ertzaintza

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak subfusilak, munizioa eta lehergailuak egiteko materiala aurkitu zituen astelehenean ETArena izan zitekeen Ataungo (Gipuzkoa) zuloan. Ertzaintza materiala aztertzen ari da, oraindik argitu gabe dauden erakunde armatuaren atentatuak ikertzeko lagunduko duelakoan. 

Zuloa astelehenean topatu zuten Aitzarte Aldea inguruan, Gipuzkoako udalerrian. Nekez heltzeko eremu batean zegoen, hostoz eta adarrez estalita. 

Segurtasun Sailak ohar batean zehaztu duenez, honakoak aurkitu zituzten barruan: transmisore-hargailu eramangarriak (walki-talkie delakoa), metal-biribilkia, kable elektrikoa, torlojuak, subfusilak, kargagailuak, metxa motela, detonagailuak, munizioa, erremintak, eskuz egindako granadak eta eskularruak. Ertzaintzaren arabera, "aspaldi abandonatutako" materiala da atzeman zutena.

Ertzaintzako Inteligentzia Bulego Nagusira atxikitako agenteek, Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearekin eta Polizia Zientifikoarekin elkarlanean, eginbideak abiatu dituzte, eta "ekintza kriminaletan erabili ziren jakiteko dagozkion peritu azterketak" egin ondoren bidaliko dituzte Auzitegi Nazionaleko 1. Instrukzio Epaitegi Zentralera.

Segurtasun Sailaren arabera, ikerketa oraindik argitu gabe dauden ETAren atentatu guztiak argitzen saiatzeko Ertzaintzak egiten duen "lan neketsua"ri gehituko zaio.

interior del zulo.

interior del zulo.

Azkenik, Josu Erkorekak zuzentzen duen sailak gogorarazi du zuloa herritar baten deiari esker topatu zutela, eta ohartarazi du, halakorik aurkituz gero, oso garrantzitsua dela "Ertzaintzari berehala jakinaraztea, ezer manipulatu gabe, kasu honetan bezala egoera txarrean dauden lehergailuak egon baitaitezke eta arriskutsuak izan baitaitezke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ertzaintza Gipuzkoa Atentatuak ETA Eguneko albisteak Albisteak Goierriko albisteak