Politika -

Ikerketa

M-11ko atentatuetako tren baten hondakinak ikertzeko agindu dute

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak ustez martxoaren 11ko atentatuetan kaltetutako tren baten hondakinak ikertzeko eskatu du, trenaren hondakinak Madrilgo biltegi batean agertu dira.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak Eduardo Esteban Madrilgo fiskal buruari ustez martxoaren 11ko atentatuetan kalteak jasan zituen tren baten hondakinak ikertzeko agindu dio. Trenaren hondakinak Madrilgo Villaverde herriko biltegi batean aagertu dira.

Torres-Dulcek foro batean adierazi duenez, trenaren hondakinak aztertzeko ikerketari ekin behar zaion ala ez erabakitzeko agindu du, eta horren inguruan, jada, prozedurarik ba ote den aztertzeko.

Ikertzen ari badira, izapideak artxibatu egingo lirateke, osterantzean, Ministerio Publikoak ikerketa "berehala" auzitara eramateko eskatuko du.

Libertad Digitalek argitaratutako albiste baten harira jardun dutela adierazi die Torres-Dulcek kazetariei. Hedabide horrek, hain zuzen, 2004ko martxoaren 11n Santa Eugeniako geltokian lehertu zen trenaren hondakinak Villaverdeko Tafesa enpresan agertu direla kaleratu du aste honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea