Politika -

Homilia batean

Barkamena eskatu dezala exijitu diote Euskadiko gotzainek ETAri

Zentzu horretan, Mario Iceta, Jose Ignacio Munilla eta Miguel Asurmendi Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gotzainek, hurrenez hurren, "barkamen askatzaile hura ematera" animatu ditu biktimak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Iceta, Jose Ignacio Munilla eta Miguel Asurmendi Bilboko, Donostiako eta Gasteizko gotzainek, hurrenez hurren, "benetako damua" eta "barkamen zintzoa" erakustera animatu ditu ETAko kideak. Halaber, "justiziaren eskakizunak baliogabetu gabe, barkamen askatzaile hura emateko" deia egin die ETAko biktimei.

Gotzainek 'Bakearen eta adiskidetzearen aldeko otoi-elkarretaratzea'gatik egindako homilian, Elizak "adiskidetzearen aldeko misioan duen konpromisoa berritu" nahi duela adierazi dute. Horren ondorioz, eta ETAren indarkeriaren behin betiko amaieraren harian, "su-etena gustura eta itxaropenez hartu du gizarteak eta guk geuk ere bai, baina behin betiko desagerpenaren zain jarraitzen dugu".

Gotzainen arabera, "pertsonentzako mehatxu fisikoa eta morala desagertuta, egia eta justizia izan behar dira berreraikitze morala eta soziala bideratzen dutenak, bake duina eta errespetagarria bermatzeko.

Gauzak horrela, "damua eta barkamena behar-beharrezkoak dira terrorismoak eta edozein indarkeria klasek jotako lekuetan, zauri handi eta sakonak sortu dituztelako". Horrebestez, "Jainkoari eskatzen diogu besteei kalte eta mina eragin diertren guztiek benetako damuaren deia jaso dezatela eta barkamena zintzo eskatu dezatela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea