Politika -

Justizia

Grande-Marlaska, Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletako Gelako presidente

Epaileak bi botoko aldea atera dio orain arteko presidenteari, Javier Gomez Bermudezi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Fernando Grande-Marlaska epailea hautatu du Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletarako Gelako presidente izateko.

Hain zuzen ere, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak bigarren bozketan irabazi du postua, ANko Gai Penaletarako Gelako orain arteko presidenteari, Javier Gomez Bermudezi, bi botoko aldea aterata.

2005eko martxoan Baltasar Garzon epailea ordezkatu zuen Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegi Zentralean; izan ere, Garzon New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eskolak ematera.

Teresa Palacios, Javier Martinez Lazaro, Alfonso Guevara eta Juan Pablo Gonzalez epaileak ere postu hori lortzeko hautagai ziren. Grande-Marlaska Zigor Arloan "lan eta ulermen dinamikak" osatzearen alde agertu zen hilaren 15ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean egin zuen agerraldian, eta baita organo honetako osoko bilkuretan irizpide "argiak eta arautuak" ezartzearen alde ere.

Grande-Marlaska Gai Penaletako Gelan "lan eta ulermen dinamikak" osatzearen alde agertu zen hilaren 15ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean egin zuen agerraldian, baita organo honetako osoko bilkuretan irizpide "argiak eta arautuak" ezartzearen alde ere.

Ibilbidea

Grande-Marlaska epailea 1962an jaio zen, Bilbon. 2004an heldu zen Auzitegi Nazionalera, Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegi Zentralaz arduratzeko, Guillermo Ruiz Polanco epaitegi horretako burua behin-behinean kargugabetu zutenean.

2005eko martxoan Baltasar Garzon epailea ordezkatu zuen Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegi Zentralean; izan ere, Garzon New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eskolak ematera.

Han egon zen tartean, Iñaki De Juana Chaos kartzelatzea agindu zuen, "Gara" egunkarian argitaratutako bi eskutitzen harira. Erabaki horrek, hain zuzen, De Juana Chaos aske gelditzea eragotzi zuen. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea ere auzipetu zuen “herriko tabernen” auziaren baitan.

Faisan auzia izenaz ezaguna izan den estortsioaren kontrako operazio ere berak jarri zuen martxan, 2006ko maiatzean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Fernando Grande-Marlaska epailea hautatu du Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletarako Gelako presidente izateko.Hain zuzen ere, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak bigarren bozketan irabazi du postua, ANko Gai Penaletarako Gelako orain arteko presidenteari, Javier Gomez Bermudezi, bi botoko aldea aterata.2005eko martxoan Baltasar Garzon epailea ordezkatu zuen Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegi Zentralean; izan ere, Garzon New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eskolak ematera. Teresa Palacios, Javier Martinez Lazaro, Alfonso Guevara eta Juan Pablo Gonzalez epaileak ere postu hori lortzeko hautagai ziren. Grande-Marlaska Zigor Arloan "lan eta ulermen dinamikak" osatzearen alde agertu zen hilaren 15ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean egin zuen agerraldian, eta baita organo honetako osoko bilkuretan irizpide "argiak eta arautuak" ezartzearen alde ere. Grande-Marlaska Gai Penaletako Gelan "lan eta ulermen dinamikak" osatzearen alde agertu zen hilaren 15ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean egin zuen agerraldian, baita organo honetako osoko bilkuretan irizpide "argiak eta arautuak" ezartzearen alde ere. IbilbideaGrande-Marlaska epailea 1962an jaio zen, Bilbon. 2004an heldu zen Auzitegi Nazionalera, Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegi Zentralaz arduratzeko, Guillermo Ruiz Polanco epaitegi horretako burua behin-behinean kargugabetu zutenean. 2005eko martxoan Baltasar Garzon epailea ordezkatu zuen Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegi Zentralean; izan ere, Garzon New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eskolak ematera. Han egon zen tartean, Iñaki De Juana Chaos kartzelatzea agindu zuen, "Gara" egunkarian argitaratutako bi eskutitzen harira. Erabaki horrek, hain zuzen, De Juana Chaos aske gelditzea eragotzi zuen. Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea ere auzipetu zuen “herriko tabernen” auziaren baitan.Faisan auzia izenaz ezaguna izan den estortsioaren kontrako operazio ere berak jarri zuen martxan, 2006ko maiatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia gaur