Politika -
Gesalagaren aurkako epaiketa
ETAko ustezko informatikari burua absolbitu du Auzitegi Nazionalak
ETAren informatika arduradun izatea leportzen zioten eta bere kontrako auzian epaileek absolbitu egin zuen atzo. Zarautzera iristi da bart.
Erredakzioa
Atzo gauean absolbitu zuten "Tximas", hainbat komunikabidek argitaratu dutenez. Pasa den ostiralean izan zen bere aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean,eta fiskalak hamar urteko kartzela zigorraz gain, hamar urteko inhabilitazioa eskatu zuen zarauztarrarentzat. ETAko informatika arduraduna izatea eta FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrei irizpide informatikoak helarazi izana leporatu zioten.
Ziburun orain urtebete atxilotu zuten, Zarautzen Itsaso Urteaga atxilotzen zuten bitartean. Azken hau, handik egun batzuetara baldintzapean aske utzi zuten.
Aurreko astean epaitu zuten Gesalaga eta fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat ETAren informatika arduradun izategatik. Absolbitu egin zuten atzo, ordea, eta goizaldean Zarautzera itzuli da.