Politika -

Elkarretaratzea Bilbon

Espetxe politika 'normalizatzeko' eskatu dio Ezker Batuak Gobernuari

EBko militante eta ETAko preso baten senitarteko den batek, bake prozesua sendotzeko espetxe politikaren normalizazioa eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Batua-Berdeak alderdiko militanteak Bilbon bildu dira Mariano Rajoyren Gobernuari "bake prozesua" sendotzeko espetxe politika "normalizatzeko" eskatzeko.

"Espetxe politika aldatzearen eta bake prozesua sendotzearen alde" lelopean bildu dira, eta besteak beste, Jose Navas alderdiko bozeramailea eta Javier Madrazo Jaurlaritzako sailburu ohia bildu dira.

Felix Gonzalo EBko militante eta Valladolideko espetxean dagoen ETAko preso baten senitartekoak, espetxe politika "birgizarteratzeko" egina dagoela gogoratu du, eta "ez mendekurako".

Egungo egoera politikoa itxaropen handiarekin bizitzen ari garela esan du, eta "ETAk behin betiko desegin egingo dela iragartzen duenean, ilusi handiagoarekin biziko dugu", esan du Gonzalok.

Hala ere, horrek, "presoen gaiari irtenbidea aurkitzea" eskatzen duela azaldu du, "bakea sendotzeko, ezinbestekoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea