Politika -
PPren Batzarra
ETAren 'berehalako' amaierarako 'batasun gehiago' eskatu du Basagoitik
"ETAko kideek eta bere inguruneak hiltzeari utzi diotelako ezin dituzte onurak jaso", defendatu du Sevillako Batzarrean Antonio Basagoitik.
Erredakzioa
EAEko PPko presidenteak, Antonio Basagoitik, ETAren "berehalako" amaieran "batasuna" eskatu du "demokraziaren garaipenaren zigilua denok batera ezartzeko".
Sevillako PPren batzarrean hitz egin du Basagoitik, politikako batzorde txostengilearen defentsan. ETAren aurka batasun gehiago eskatu du "galtzaile direnek historia idatzi ez dezaten", adierazi du.
Bere ustez, "ezinbestekoa da Euskadin eta Nafarroan askatasuna suspertzea". Horregatik, ETAko kideek eta bere inguruneak "ezin dituzte onurak jaso hiltzeari utzi diotelako", gaineratu du, eta horreatarako, bermerik onena Mariano Rajoyren Gobernua dela adierazi du.
Basagoitik berretsi du PPk ez duela arreta galduko eta beti mentendu duen jarrerarekin jarraituko duela: ETAk armak entregatu behar ditu, betiko desegin eta eragindako hilketa eta indarkeriagatik barkamena eskatu behar du.
Espetxe politika 'normalizatzeko' eskatu dio Ezker Batuak Gobernuari
Honen harian, Ezker Batua-Berdeak alderdiko militanteak Bilbon bildu dira Mariano Rajoyren Gobernuari "bake prozesua" sendotzeko espetxe politika "normalizatzeko" eskatzeko.
Felix Gonzalo EBko militante eta Valladolideko espetxean dagoen ETAko preso baten senitartekoak, espetxe politika "birgizarteratzeko" egina dagoela gogoratu du, eta "ez mendekurako".
Aznarrek biktimak eta borreroak "nahasketarik gabe" ezberdintzeko exijitu du
Bitartean, Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak Mariano Rajoyren Gobernuari babesa eman dio gaur Sevillan eta ETAko kideak "legearen pisu osoa" gain hartzeko exijitu du. Horregatik, biktimak eta borreroak "nahasketarik gabe"ezberdintzeko eskatu du.
Ahalik eta azkarren zergak jaitsiko ditu
Sevillako bilkuran, egoerak uzten duenean, zergak jaitsiko dituela esan du PPk batzar txostengile ekonomikoan.
Zuzenketa ekonomikoen eztabaidan 308tik 53 onartu dira, 150 transakzionatu eta 105 baztertu dira. Onartu diren zuzenketen artean, finantza sektorearen erreforma azkartzeko eta Gobernuaren lan erreforma babesteko eskatu dute.
Bestalde, PPk "akordio politiko handi bat" eskatu du osasun eta hezkuntza publikoa "blindatzeko".