Politika -

Komunikatua

Baltasar Garzonek epaiaren kontrako helegitea sartuko du

Epailea 11 urterako kargugabetzea erabaki du Gorenak, eta Garzonek helegitea aurkeztuko duela iragarri du. Konstituzionalera edo Estrasburgora joko duela zehaztu du abokatuak

Baltasar Garzón epailea. Argazkia: EFE.
Baltasar Garzón epailea. Argazkia: EFE.
Garzonen aurkako epaia: Erreakzioak eta naziortean izandako oihartzuna

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epaileak helegitea sartuko du Auzitegi Gorenak ostegun honetan jakinarazitako epaiaren kontra. Garzon 11 urterako kargugabetzea erabaki du Gorenak, 'Gürtel auzi'ko entzuketak agintzeagatik, eta, erabaki horren aurrean, helegitea jarriko duela iragarri du Garzonek komunikabideei igorritako ohar horretan. Abokatuak zehaztu du Garzonek bi aukera dituela: Auzitegi Konstituzionalera jotzea edo Estrasburgora jotzea.Epaia ez dagoela froga eta arrazoi judizialetan oinarrituta esan du Garzonek. Gorenaren erabakiak ustelkeria eta horren inguruko delituak ikertzeko aukera guztiak bertan behera uzten dituela eta zigorgabetasunari ateak irekitzen dizkiola uste du. ''Epaile konkretu batekin bukatzeko nahiak Espainiako epaileen independentzia puskatu lezake'', gaineratu du epaileak.

Garzonek Legeak ematen dizkion aukera guztiak erabiliko omen ditu epaiari "aurre egiteko" eta bere esku dagoen guztia egingo omen du "konponketarik ez duen kaltea arintzeko".

Garzoni babesa, kaleetan

Ehunka manifestari bildu ziren atzo arratsaldean Madrilen, Solen, Garzoni babesa agertzeko. Epaileari elkartasuna adierazi zioten, eta kargugabetzea dela-eta ''haserrea'' eta ''lotsa'' agertu zuten manifestariek.

11 urteko kargugabetzea

Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon epailea 11 urterako kargugabetzea erabaki du, Gürtel auziko entzuketak agintzeagatik, auzitegietatik jakinarazi dutenez. Garzonek berak Auzitegi Gorenaren egoitzan jaso zuen epaileen erabakia. 14:00etan, behin epaia ezagutu duenean, eraikinetik irten zen eta ez zuen adierazpenik egin.

Joaquin Gimenez epailea da auzitegi horretako burua, eta epaiaren txostengilea Miguel Colmenero izan da. Colmenerorekin batera, Andras Martinez Arrieta, Francisco Monterde, Juan Manuel Berdugo, Manuel Marchena eta Luciano Varela epaileek hartu dute azken erabakia.

2010eko maiatzetik Auzitegi Nazionaleanaritzeko inhabilitatuta dago Garzon, eta Gürtel auziko inputatuei etahaien abokatuei kartzelan ustez legez kanpoko entzuketak egiteagatikinputatu zuten.

Bere jardueraren alde egiteko, Garzonek esan zuen defentsa eskubidea urratu baino gehiago eskubide hori defendatu zuela.''Hausnarketa egin ondoren eta legeak zorroztasunez betez hartu ziren erabakiak'', esan zuen Garzonek.

Epaiaren gakoak

Gorenaren arabera, Francisco Correa Gürtel sareko arduradun nagusiak eta Pablo Crespo bere bigarrenak Soto del Realeko kartzelan abokatuekin izandako elkarrizketak grabatzea agintzean, bidegabe jokatu zuen Garzonek, eta inputatuen defentsarako eskubidea urratu zuen "horretarako baliozko arrazoirik izan gabe".

"Edozein modutan lortutako Justizia ez da benetako Justizia", dio epaiak. Horrez gain, Garzonek "gaur egun erregimen totalitarioetan egiten diren jarduerak" egin izana aitortu zuen, "horrelako erregimenetan denak balio baitu Estatuari interesatzen zaion informazioa lortzeko".

Aurrekoa ez da Gorenak Garzoni egiten dion gaitzespen bakarra. Epaiaren 68 orrietan Garzonek egindakoak oinarrizko eskubideak urratzen dituela nabarmentzen du, "ikerketa kriminal batek ez baitu edozein ekintza justifikatzen" eta "egia ezin daitekeelako edozein modutan lortu".

Beste epaiketak

'Gürtel auzi'ko entzuketena Auzitegi Nazionaleko epailearen aurkako lehenengo auzia izan da. Atzo bertan, Garzonen aurkako bigarren epaiketa bukatu zen (frankismoan izandako delituak ikertzeagatik auzipetu dute).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea