Politika -

PSOEren 38. Kongresu Federala

Aresek PSOEko zuzendaritza utzi du, Euskadin buru-belarri aritzeko

Herrizaingo sailburuaren esanetan, Patxi Lopezen kargu berriak ez dio lehendakari lanekin betetzea eragotziko ezta "hauteskundeetan hautagai izatea" ere.

Ares Chacon eta Rubalcabarekin batera, Kongresu Federalean. Argazkia: Efe.
Ares Chacon eta Rubalcabarekin batera, Kongresu Federalean.
Ares Chacon eta Rubalcabarekin batera, Kongresu Federalean. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak onartu egin du PSOEko zuzendaritza nazioanala uzteko erabakia aurretik hartuta zuela eta "Alfredo Perez Rubalcaba eta Patxi Lopez lehendakaria jakinaren gainean" jarri zituela.

Aresen hitzen, bere borondatea Herrizaingo sailburuaren lanetan buru-belarri sartu nahi zuen eta "nire alderdikideekin politikan lanean jarraitu, euskal sozialisten zuzendaritzatik".

Ser irratira egindako adierazpenetan, Ares gustura agertu da euskal sozialistek presentzia handia dutelako sozialisten Exekutiba berrian.

Gainera, azpimarratu egin du Patxi Lopezen kargu berriak (Harreman Politikoetarako idazkaria) ez diola lehendakari lanekin betetzea eragotziko ezta "hauteskundeetan hautagai izatea" ere.

Rubalcaba, "egokiena"

Euskal ordezkaritza Alfredo Perez Rubalcabaren alde zegoela gogora ekarri du Aresek, "alderdiaren buruzagitzan egoteko pertsonarik egokiena zelako, eta berak lehendakaria bere ondoan nahi zuelako".

Horren harian, Aresek esan du Patxi Lopezek Exekutibako lanak eta lehendakariarenak uztartzeko modua aztertu dutela. Era berean, lehendakariak ez du arazorik izango "hurrengo hauteskundeetan hautagai izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea