Politika -

PSOEren 38. Kongresu Federala

Rubalcabaren Exekutibak PSOEko ordezkarien % 80aren babesa jaso du

Rubalcabaren esanetan, emaitzak "batasun handiagoa" dagoela frogatzen du. Gainera, zuzendaritza berria federazio eta adin ezberdinetako kideek osatzen dutela azpimarratu du.

PSOEren Exekutiba 38 pertsonak osatzen dute. Argazkia: Efe.
PSOEren Exekutiba 38 pertsonak osatzen dute.
PSOEren Exekutiba 38 pertsonak osatzen dute. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko Kongresuaren osoko bilerak % 80,42ko babesa eman dio Alfredo Perez Rubalcabak osatutako Exekutibari.

Kongresuaren bukaerako saioa alderdiko organoentzako bozketekin hasi da, horien artean Exekutibako 38 kideen aukeraketa. Datuen arabera, 956 ordezkarietatik 899 bozkatu dute, hau da, % 94,04k.

"Batasun" hitza izan da erabiliena sozialisten agintarien artean, baita Carme Chaconen alde egin zutenen artean ere. Dena den, pribatuan, Chaconen aldeko hainbat ordezkarik onartu egin du integrazioa eskasa izan dela eta bigarren mailako karguak bakarrik lortu dituztela.

PSOEko historian lehen aldiz, emakumezko bat, Elena Valenciano, alderdiko idazkariordetza lortu du. Jose Antonio Griñan Andaluziako Batzordeko arduradun nagusia, aldiz, alderdiko presidentea izango da.

Rubalcaba: "Batasun handiagoa daukagu, jada"

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiaren ustez, Exekutibak jasotako babesak alderdia lehen baino bateratuago dagoela frogatzen du. Idazkari nagusiaren arabera, alderdia hazi egin da eta ikuspegi zabalagoa du. Horrek, oposizio lanetan arduraz eta herriaren onerako aritzea erraztuko die.

Era berean, Rubalcabak azpimarratu egin du zuzendaritza berria federazio eta adin ezberdinetako kideek osatzen dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea