Politika -

Kongresuan

Amaiurrek Gobernuari: 'Proposatutako planak ez dakar ezer berririk’

"Oker daude euskal gatazkaren irtenbidea errepresio gehiagoren eta oinarrizko eskubideen urraketaren eskutik etorriko dela uste badute", esan du Iker Urbina Amaiurreko diputatuak.

Iker Urbina (Amaiur). Argazkia: EITB.
Iker Urbina (Amaiur). Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Urbina Amaiurreko diputatuak Kongresuan adierazi duenez, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ETAren amaiera lortze aldera aurkeztutako "bide orriak ez du ezer berririk ekartzen". Ildo horretan, legez kanporatzeko prozesuei eta terrorismo delituengatik preso daudenen sakabanaketari amaiera jartzeko eskatu dio.

"Oker daude euskal gatazkaren irtenbidea errepresio gehiagoren eta oinarrizko eskubideen urraketaren eskutik etorriko dela uste badute", esan du Iker Urbina Amaiurreko diputatuak.

Urbinaren hitzetan, Barne ministroak "ilegalizazio, Polizia, atxiloketa inkomunikatu, preso politikoen sakabanaketa eta gaixorik dauden presoentzako espetxe gehiago" proposatu du bere agerraldian.

Amaiurreko ordezkariak Kongresuko Barne batzordean egindako lehen agerraldian ministroari esan dionez, "horiek ez dira neurri berriak", eta ETAk indarkeria uzteko iragarpenak utzitako "egoera berriaren" aurrean, euskal gizarteak "bake bidezkoa eta benetako oinarrizko eskubideen urraketarik gabeko demokrazia erreala" eskatzen ditu.

Urbinaren hitzetan, egoera hori lortzeko, Barne Ministerioak "normalizazio politikoa lortzeko esparrua erraztu eta sustatu" behar du, eta horretarako, ilegalizazio politikak bukatu eta espetxeetako politika aldatu behar direla uste du, baita "biktima guztiak aintzat hartu, adiskidetu eta haiei kaltea ordaindu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea