Politika -
Espainiako Gobernua
Presoei eskainitako 'grazia-neurriak' biktimei jakinaraziko dizkiete
Angeles Pedraza elkarteko presidentearekin egindako bileraren ostean adierazi duenez, Gobernuak legealdi honetan onartuko duen Biktimaren Estatutuan terrorismoak bere "kapitulu propioa" izango du.
Erredakzioa
Espetxe-politikan egiten dituzten aldaketak eta presoei eskainitako "grazia-neurriak" biktimei jakinarazteko konpromisoa hartu du gaur Alberto Ruiz-Gallardon Justizia arduradunak Terrorismoaren Biktimen Elkartearekin.
Angeles Pedraza elkarteko presidentearekin egindako bileraren ostean adierazi duenez, Gobernuak legealdi honetan onartuko duen Biktimaren Estatutuan terrorismoak bere "kapitulu propioa" izango du.
"Espetxe-politikaren baitan egiten diren aldaketak komunikatu egingo zaizkie eta, horrez gain, iritzia emateko aukera ere emango diegu", esan du Gallardonek.
ETAko presoek jaso ditzaketen balizko "grazia-neurriak" egungo legea errespetatuz eskainiko dituztela aurreratu du Gallardonek: "Derrigorrezkoa izango da biktimei barkamena eskatzea eta egindako kaltea ordaintzea".
Horrez gain, egungo legediaren arabera, "amnistiak edota indultu orokorrak" egitea ezinezkoa izango dela errepikatu du Justizia ministroak.
Pedraza "pozik" agertu da Gallardonek hartutako konpromisoekin.