Politika -

Eusko Alkartasuna

EAko kritikoek Begotxu Olaizola Zarautzeko zinegotziari babesa eman diote Donostian

Alderdiko zuzendaritzak Olaizolari "diziplina-espedientea" zabaldu dio. Kritikoak alderditik bota nahi dituztela uste du Zarautzeko zinegotziak.

Begotxu Olaizola Zarautzeko zinegotzia. Argazkia: EFE
Begotxu Olaizola Zarautzeko zinegotzia. Argazkia: EFE
Begotxu Olaizola Zarautzeko zinegotzia. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAko kritikoek ekitaldia egin dute Donostian, Begotxu Olaizola Zarautzeko zinegotziari babesa emateko; izan ere, alderdiaren zuzendaritzak "diziplina-espedientea" zabaldu dio.

Kritikoak alderditik bota nahi dituztela uste du Olaizolak. "Errealitatetik kanpo" kokatzea leporatu dio zinegotziak zuzendaritzari. "Eusko Alkartasuna zer izan den eta zer jarraitu behar du izaten ez dakite", azaldu du.

Espedientea iragan astelehenean ireki zioten. Kritikoek bilera egin zuten maiatzean Gasteizko Europa jauregian. Olaizola militantziaren zati horren bozeramailea izan zen orduan. "Batzar nazionala" eskatu zuten, EH Bilduren barruan alderdiaren "paperaz" eztabaidatzeko.

Maiorga Ramirez Nafarroako buruzagiak eta Karlos Garaikoetxea lehendakari nafarrak ere bat egin dute ekimenarekin, bi bideoren bidez. EAko zuzendaritzak Olaizolaren aurka abiatzen prozesua edozein izanda ere, bere burua erruztatuko duela ohartarazi du Garaikoetxeak.

Zinegotziak hitza hartu baino lehen, Eba Blancoren sektore ofiziala "mehatxuak eta espedienteak" kanporatzeko bitarteko bezala erabiltzen ari dela salatu du Aitor Letamendiak.

"Boterean jarraitzeko eta Eusko Alkartasuna EH Bilduren barruan desegiteko zirrikituak eta bidezidorrak bilatzen ari dira", azpimarratu du Letamendiak.

Begotxu Olaizolak azaldu duenez, Gasteizko ekitaldiaren berri eman ez zutenaren eta EAren siglak erabili ezin direnaren "aitzakiarekin" zabaldu dute espedientea, "ehunka afiliaturen ahotsa isilarazteko".

Alderdikideen elkartasuna eskertu du Olaizolak. "Ekarpen handia egiteke" duen proiektu politikoan "lanean jarraitzeko" eskatu die zinegotziak, "zentzutasuna nagusitzeko".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak