Politika -
Protesta
Hainbat pertsona ezagunek Otegi askatzea eskatuko dute hilaren 28an
Plataforma batek elkarretaratzea deitu du egun horretarako, Logroñoko espetxearen aurrean.
Erredakzioa
Arnaldo Otegiren aldeko plataforma batek elkarretaratze bat deitu du urtarrilaren 28rako, Logroñoko espetxean, ezker abertzaleko buruzagia askatzea eskatzeko.
Ekitaldia eguerdian hasiko da.
Plataformak azaldu duenez, elkarretaratzean "Euskal Herriko zein Estatuko" hainbat pertsona ezagunek hartuko dute parte.
Otegiri 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Bateragune auzian, ETAk aginduta Batasuna berriz osatzen saiatzea egotzita.
Haren defentsak helegitea aurkeztu zuen, eta orain auzia Auzitegi Gorenaren esku dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea