Politika -

KATALUNIA

Kataluniako indultuen inguruan esandakoa zuzendu du CEOE patronaleko presidenteak

Bere hitzak testuingurutik atera dituztela salatu du Antonio Garamendik. Katalunian normaltasuna eta egonkortasuna izatea nahi du, joandako enpresak itzul daitezen.

Antonio Garamendi CEOE patronaleko presidentea. Argazkia: EFE
Antonio Garamendi CEOE patronaleko presidentea
Antonio Garamendi CEOE patronaleko presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Antonio Garamendi CEOE Espainiako patronalaren presidenteak Kataluniako indultuen gainean esandakoak hautsak harrotu ditu eta bezperan esandakoa zuzendu du. Salatu duenez, bere hitzak testuingurutik atera dituzte. Haren esanetan, esan nahi zuena da Katalunian normaltasuna eta egonkortasuna izatea nahi duela bertatik alde egin zuten enpresak itzul daitezen.

Garamendik esana zuen Kataluniako prozesuan zigortutakoak indultatzea ongi etorria izango litzatekeela "egoera normaltzea" ekartzen badute.

Gaur Telecinco telebista katean egin dioten elkarrizketan, "harrituta eta triste" agertu da bere hitzek izan duten oihartzunarekin. "Norbaitek moderazioz edo normal hitz egiten duenean, politikak salto egiten du", kritikatu du.

Haren iritziz, ezagutzen dutenek badakite Espainiako Konstituzioaren, Zuzenbide Estatuaren eta legearen aldean dagoela. Gaineratu duenez, bere hitzak 30 minutuko elkarrizketa baten testuinguruan ulertu behar dira.

Amaitzeko esan du Gobernuari dagokiola indultuak eman behar dituen ala ez erabakitzea eta enpresariek ez dutela baietz edo ezetz esango. Are gehiago, ez omen dute gaiari buruz eztabaidatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Kataluniaren independentzia Espainia albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Enpresak