Politika -

Katalunia

Indultuak abuztuaren 1a baino lehen iritsiko direla esan du Icetak

Indultuak astearteko Ministroen Kontseiluan onartzeko aukeraren inguruan galdetuta, Icetak esan du ez dagoela gai zerrendan, baina "batzuetan gai zerrenda aldatu egiten da".

Miquel Iceta. Argazkia: EFE.
Miquel Iceta
Indultuak laster helduko direla adierazi du Miquel Iceta ministroak

1:24

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministro eta PSCko idazkari nagusiaren ustez, indultuak oporretara joan aurretik helduko dira; hau da, abuztuaren 1a baino lehen.

"Edozein unetan izan daitezke, baina uste dut oporretara joan aurretik izango direla. Hori Espainiako presidentearen esku dago. Politikariok, abuztuaren lehena arte, ez dugu amaituko. Atzo Gobernuko presidenteordeak aste gutxi barru irits daitezkeela esan zuen. Erortzeko zorian daude", azpimarratu du Rac1 irratian egindako elkarrizketa batean.

Astearteko Ministroen Kontseiluan onartzea baztertu duen galdetuta, Icetak esan du ez dagoela gai zerrendan, baina "gai zerrenda batzuetan aldatu egiten da".

Bestalde, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak esan du Pablo Casado PPko buruak alde batera utzi beharko lituzkeela Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidentearen hitzak.

Icetaren hitzetan, Ayusok "koroa nahaspilan sartzeko saiakera" da, edo "fede txarraren edo monarkia konstituzionala zer den ez jakitearen erakusgarri".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean