Politika -

Podemos

Garrido: "Nazio aniztasunaren eztabaidari heltzeko unea iritsi da"

Podemosek barne-hauteskundeak izango ditu laster. Ione Belarraren 'Hazi' hautagaitzak ekitaldia egin du Bilbon. Garridok, Isa Serra eta Alejandra Jacinto Madrilgo diputatuekin batera, parte hartu du.

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia.
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak igande honetan adierazi duenez, "nazio aniztasunaren eztabaidari heltzeko unea iritsi da". "Erkidegoen Estatuan lurralde antolakuntza berri bat onartzeko unea iritsi da", erantsi duenez.

Podemosek barne-hauteskundeak izango ditu laster. Ione Belarraren 'Hazi' hautagaitzak ekitaldia egin du Bilbon. Garridok, Isa Serra eta Alejandra Jacinto Madrilgo diputatuekin batera, parte hartu du.

Alderdi moreko koordinatzaile nagusiak defendatu duenez, "Estatu nazio anitzaren ideia gauzatzeko lurralde antolakuntza berri" bat beharrezkoa da.

Garridoren ahotan, "lurralde guztiak gustura egoteko bizikidetza proiektu komuna, neurrira, sortu behar dugu Estatuaren oskol handiaren barruan".

"Lurralde guztiak gustura egoteko bizikidetza proiektu komuna, neurrira, sortu behar dugu"

Garridok ziurtatu duenez, Podemos Euskadik "ekarpen handia" egin behar du arlo horretan, eta "lurralde antolakuntza eredu berri bat osatzeko erabakigarria izango da Euskadin zein Madrilen". "Proiektu komuna, adostua" izan behar dela gaineratu du.

Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak Belarraren hautagaitza babestu du, "bizitza zaintzea erdigunean jarriko duen proiektu kolektibo baten" aldeko apustua egiten duelako.

Garridoren hitzetan, Belarraren hautagaitza "perfektua" da alderdiaren etorkizuneko erronka nagusiei aurre egiteko, besteak beste, "antolamendua sortzea", bere iritziz, "konpondu gabeko arazoa".

Era berean, Isa Serra Madrilgo diputatuak "nazio aniztasunaren proiektua" aldarrikatu du, "gure herriaren hizkuntzak, kulturak, nortasunak eta historiak onartzen eta aitortzen dituelako".

Serraren ustez, "benetako gizarte demokratiko baterantz aurrerapausoak emateko modu bakarra nazio anitzeko errepublika feminista da, guztiaren gainetik eskubide sozialak defendatu eta bermatuko dituen errepublika, egungo pribilegioekin bukatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Podemos Ahal Dugu Nafarroa