Politika -

Ingurumenaren eguna

Ingurunea errespetatuz "aberastasuna" sortzearen aldeko apustua egin du Tapiak

"Orokorrean, esan dezakegu, Euskadiren egoerak hobera egin duela, eta norabide onean doala", ziurtatu du Ekonomi Garapenerako sailburuak.

Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenerako sailburua. Argazkia: Jaurlaritza
Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenerako sailburua.
Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenerako sailburua. Argazkia: Jaurlaritza

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurunea errespetatuz Euskadin "aberastasuna, enplegua eta ekonomia" sortzearen aldeko apustua egin du Arantxa Tapia Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenerako sailburuak. Horregatik, "itun berdearekin" bat egitea eskatu die herritarrei.

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Euskadi ingurunea hobetzeko lanean ari dela azpimarratu du Tapiak, "gertatzen ari dena aztertzeko" eta "nola hobetu dezakegun" ikusteko, "jarduera orekatuago baten alde lan" egiteko.

Twitter sare sozialean argitaratutako bideoan sailburuak gogorarazi duenez, ingurumenean ondorioak dituzten aldagaien inguruko txostena egin du Euskadik, hala nola, airearen eta uraren kalitatea, klima aldaketaren aurkako borroka edo bionaiztasunaren ikuspuntutik zer egin ahal den.

"Orokorrean, esan dezakegu, Euskadiren egoerak hobera egin duela, eta norabide onean doala. Abiaduran hobetzea, zorrotzagoak izatea, batez ere bioaniztasunarekin lotutako arloetan, eta klima aldaketaren aurkako borrokari nola heldu, egoera hobetzeko Euskaditik nola lan egin", zehaztu du.

Era berean, Euskadik "Europako Green Deal itun berdearekin" bat egin duela nabarmendu du, "ekonomia bidezkoagoa, barnerakoiagoa eta jasangarriagoa lortzeko", Basque Green Dealaren bidez. "Aberastasuna, enplegua eta ekonomia sortu nahi dugu, ingurunea errespetatuz", errepikatu du.

Sailburuaren ahotan, oraindik ekimen ugari jarri behar dira martxan, "horietako asko garrantzi handikoak enpresa handien eta administrazioen ikuspuntutik", ohartarazi du. Hala ere, egunerokotasunean ekintza txikiak beharrezkoak direla erantsi du.

"Eguneroko gauzetan ohiturak barneratu behar ditugu, gure bizimoduan, etxeetan, mugikortasunean eta aisialdian. Ez dago ekintza handirik edo txikirik, guztiak dira beharrezkoak. Guztiek itun berdearekin bat egitea eta guztion lana dela onartzea behar dugu", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena