Politika -

Radio Euskadin elkarrizketatua

De Andresek ez du ikusten Araban PFEZa igo 'beharra'

Lurralde horretako ahaldun nagusiak azaldu duenez, "diru-sarrera aurrikuspenak bete eta gastuetarako beharrak asetuko dituen arautegi fiskal berria du" Arabak.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia
Araban 2012rako zergen igoeraren beharrik ez du ikusten De Andresek

00:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak ez du ikusten lurralde horretan Pertsonen Fisikoen Errentaren gaineko Zerga igo "beharra", "diru-sarrera aurrikuspenak bete eta gastuetarako beharrak asetuko dituen arautegi fiskal berria du" eta.

Radio Euskadin elkarrizketatua, diru-sarrerak eta gastuak izan behar dutenaren kalkuluak eta balorazioak egin dituztela azaldu du De Andresek, eta duela 15 egun Bizkaiarako, Arabarako eta Gipuzkoarako arautegi fiskal berria onartu berri dutela.

Ildo horretan, Araban eta Bizkaian "antzekoak" direla gogorarazi du, eta Gipuzkoan "pixka bat ezberdina". "Baina, dena dela, hiru lurraldeetan ezinbesteko gastuak eta diru-sarreretako formulako zeintzuk diren, eta 2012an aurrera atera behar dena ezarri dute", adierazi du

Arabari dagokionez, "diru-sarrera aurrikuspenak bete eta gastuetarako beharrak asetuko dituen arautegi fiskal berria" duela uste du ahaldun nagusiak. "Erabat ondo kokatuta gaude, eta ez dut ikusten 2012ra begira aldaketak egiteko beharra", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea