Politika -
Bilboko martxaren ostean
Gobernuak ez duela presiorik onartuko esan du Barne ministroak
Barne ministroak esan du ez dietela ezer zor ETAri eta horren ingurukoei, eta terroristek desagertu egin behar dutela berretsi du.
Larunbatean Bilbon presoen alde egin zuten manifestazioari erantzunez,Espainiako Barne ministroak, Jorge Fernandez Diazek, Gobernuak ez duela presiorik onartuko ohartarazi dio ezker abertzaleari eta ETAri. Preso terroristak ezberdin tratatzea "legea haustea litzateke", gaineratu du.
"Gobernuari presioa egin nahi badiote, oker dabiltza, Gobernuak ez duelako hori onartuko", esan du Barne ministroak. ETAko presoen aldeko manifestazioa urtero egiten dela gogoratu du, eta ez duela inongo "berrikuntzarik" ekartzen.
"Berrikuntza ETAren egoera da. ETAren ingurukoek Gobernuari presioa egin nahi diote ETAko presoak ezberdin tratatzeko, baina hori Legedia haustea litzateke eta Gobernuak ez du hori egingo", esan du Fernandez Diazek. ETAri eta horren ingurukoei ez dietela ezer zor gaineratu du, eta egin behar dutena desagerpena iragartzea dela berretsi du.