Politika -
Espetxeetako politika
Elorza: 'Presoentzako amnistia eskatzea perbertsio moral bat da'
PSOEko diputatuaren esanetan, ETAko presoentzat aministia eskatzen dutenak "bake prozesua ahultzen ari dira". Hala ere, presoak Euskadiko kartzeletara hurbiltzeak "babes legala" duela aitortu du.
Erredakzioa
Odon Elorza PSOEko Gipuzkoako diputatuak adierazi duenez, "ETAko presoentzako amnistia eskatzen duten horiek azaroaren 20an zabaldutako ETAren agiritik abian jarri den bake prozesua ahultzen ari dira". Honen esanetan, eskaera horrek ez du babes legalik eta gainera, "perbertsio morala eta biktimekiko mespretxu bat da".
Hala ere, presoak Euskadiko kartzeletara hurbiltzea "bestelako gauza bat" dela aitortu du Elorzak bere blogean argitaratutako artikulu batean, izan ere, horrek "babes legala" du.
Bere aburuz, deigarria da "muturrreko independentistek bakea kudeatzeari eta Euskadiko elkarbizitza eraikitzeari buruz hitz egitea", "30 urte baino gehiagotan izan diren krimen bat ere ez dutelako arbuiatu".
"Urte askoz ETAren menpean izan direnez, ez dute gertatutakoaren erantzunkizuna bere gain hartzen", nabarmendu du Donostiako alkate ohiak. "Eskua luzatu behar da baina legeari eta oinarri etikoei so eginez", gaineratu du Elorzak.