Politika -
Donostiako Auzitegia
Egunkariaren auzi ekonomikotik kanpo utzi dute Dignidad y Justicia
Auzitegiak dio ez duela zilegitasunik Egunkariaren auzi ekonomikoan herri-akusazio izateko, bertan ez delako terrorismo deliturik epaitzen.
Erredakzioa
Donostiako Auzitegiak Egunkariaren auzi ekonomikotik kanpo utzi du behin betiko Dignidad y Justicia taldea.
Auzitegiak dio Dignidad y Justiciak ez duela zilegitasunik Egunkariaren auzi ekonomikoan herri-akusazio izateko, bertan ez delako terrorismo deliturik epaitzen.
Epaitegiak otsailean erabaki zuen Dignidad y Justicia auzitik kanpo uztea; baina helegitea aurkeztu zuen eta orain Epaitegiak helegitea onartzen ez duen azken erabakia hartu du.
Kontuan izanda kasuren batean 26 urteko kartzela-zigorrak eta 33 milioi euroko isunak eskatzen zituela, auzipetuek pozik hartu dute notizia.
Auzitegiak egin beharreko frogak agindu beharko ditu eta ikusteke dago Fiskaltzak akusazioak erretiratzen dituen ala ez.