Politika -
GALDAKAO DIMISIOA
Galdakaoko Jaietako zinegotziak dimisioa eman du osasun-arauak hausteagatik
Zinegotziak bere akatsa aitortu ostean dimisioa aurkeztu dio Iñigo Hernando alkateari, eta honek onartu egin du bere alderdikidearen erabakia.
O.P. |EITB MEDIA
Ibon Garcia Galdakaoko Udaleko Jai, Gazteria eta Kirol zinegotziak dimisioa aurkeztu du joan den asteburuan ezarritako osasun neurriak bete ez zituelako.
Udalak jakitera eman duenez, Iñigo Hernando alkateak (EH Bildu) bere alderdikidearen erabakia onartu du, eta, beraz, Garciak kargua utziko du.
Zinegotziak berak bidalitako ohar batean, osasun-arauak urratu dituela aitortu du. "Ondorioz, dimisioa aurkeztu dudala jakinarazi diot alkateari. Akats bat izan da, eta barkamena eskatzen dut. Egungo egoerak guztion jarrera arduratsua eskatzen du, batez ere kargu publikoa dugunon aldetik ", adierazi du Garciak.