Politika -

Zarzuelan

Erregeak Rajoy presidente izendatzea proposatuko dio Posadari

Alderdiekin bildu ostean, erregeak Alderdi Popularrak lortu duen gehiengo osoarekin Mariano Rajoyek presidente izateko behar duen babesa duela ikusi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregea Jesus Posada Kongresuko presidentearekin bilduko da gaur, alderdiekin bilera-sorta amaitu ostean, eta Mariano Rajoy presidente izendatzea proposatuko dio.

Goizeko hamaiketan bilduko dira, Zarzuelan, Parlamentuko iturriek adierazi dutenez.

Alderdiekin bildu ostean, erregeak Alderdi Popularrak lortu duen gehiengo osoarekin Mariano Rajoyek presidente izateko behar duen babesa duela ikusi du.

Rajoyen inbestidura ekitaldia datorren abenduaren 19an, 12:00etan, izango da.

Ekitaldia amaitzean atsedenaldia egingo da eta saioa 16:00etan berreskuratuko dute, Alfredo Perez Rubalcaba talde sozialistaren ordezkariarekin.

Gainontzeko bozeramaileek arratsalde horretan bertan edo hurrengo eguneko, abenduaren 20ko, goizean hitz egingo dute. Egun horretan ere, Rajoyen izendatzea bozkatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea