Politika -

'Palma Arena' auziagatik

Errege Etxeak ekitaldi ofizialetatik at utzi du Iñaki Urdangarin

Palmako Dukearen ekintza ekonomikoei aipamena eginda, Zarzuelako buruak adierazi duenez, "ez zait jarrera egokia iruditzen". Hala ere, Urdangarinen errugabetasun presuntzioa errespetatzea eskatu du.

Errege Etxeak ekitaldi ofizialetatik at utzi du Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE
Iñaki Urdangarin, ekitaldi ofizialetatik at

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Palma Arena' auzian ustez izandako partehartzea dela eta, Errege Etxeak ekitaldi ofizialetatik at utzi du Iñaki Urdangarin. Zarzuelan kazetariekin izandako topaketa informatiboan Rafael Spottorno Errege Etxeko buruak azpimarratu duenez, Cristina infantaren senarrak bere ekintza ekonomikoarekin izandako jarrera "ez da egokia izan".

Hala ere, Urdangarinen errugabetasun presuntzioa errespetatzea eskatu du.

Halaber, Spottornok iragarri duenez, Errege Etxearen kontuen xehetasunak argitaratuko dituzte urtea bukatu baino lehen. Spottornok azpimarratu duenez, Errege Etxearen barnean ematen diren gastuak aldez aurretik eta ondoren ere kontrolatzen dira.

Palmako dukea "suminduta" dago

Bestalde, Mario Pascual Vives Iñaki Urdangarinen abokatuak azaldu duenez, Palmako Dukea "tristea eta suminduta" dago egunkarietan argitaratu diren informazioak direla eta.

Errege Etxeak ekitaldi ofizialetatik at utzi duela Urdangarinen harira ez zekiela ezer nabarmendu du Pascual Vivesek eta haren "iritzia" ezagutzeko datozen orduetan berarekin hitz egingo duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea