Politika -

Terrorismoaren biktimak

Andueza: "ETA gaur gure bizitzan ez badago demokraziak garaipena lortu zuelako da"

ETAk Juan Priede Orioko zinegotzia duela 19 urte hil zuen. PSE-EEk omenaldia egin dio. "Euskadiko eta Espainiako gizartearen zati batek ETA garaitu zuen", aldarrikatu du Anduezak.

Juan Priede zinegotzi sozialistari omenaldia Orion (Gipuzkoa). Argazkia: PSE-EE
Juan Priede zinegotzi sozialistari omenaldia Orion (Gipuzkoa). Argazkia: PSE-EE
Juan Priede zinegotzi sozialistari omenaldia Orion (Gipuzkoa). Argazkia: PSE-EE

E.L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Diario Vasco egunkarian egindako adierazpenak gogor kritikatu ditu Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak. “Ezker abertzaleak egindako autokritikaren frogarik argiena bide politikoen alde egindako apustua da”, esan du Otegik. Adierazpenek “ezinegon handia” eragin diotela azaldu du Anduezak, “euskal gizarteaz barre egiten ari delako”. “ETA gaur gure bizitzan ez badago demokraziak garaipena lortu zuelako da”, azpimarratu du buruzagi sozialistak.

EH Bilduko buruzagiaren ahotan, ezker abertzaleak “autokritika baino gehiago egin du”, “ETAren indarkeria armatua ekuaziotik atera duelako”.

ETAk Juan Priede Orioko zinegotzia duela 19 urte hil zuen. PSE-EEk omenaldia egin dio. “Euskadiko eta Espainiako gizartearen zati batek ETA garaitu zuen”, aldarrikatu du Anduezak. “Ezker abertzaleak bide politikoen aldeko apustua egitea beste erremediorik ez zuen izan, behartuta zegoelako”, erantsi duenez. Anduezaren hitzetan, “Zuzenbidezko Estatu demokratikoaren tresnek egin zuten posible”, nabarmendu du.

“Gaur, ETA desagertu zenetik hamar urte bete direnean, gogoraraztea eta indartsu esatea komeni da, inork Euskadin gertatutakoarengandik oso urrun dagoen kontakizuna egin edo berridatzi ez dezan”, gaineratu du.

Bestalde, buruzagi sozialistaren hitzetan, Priedek “balio sozialisten onena” ordezkatzen du; izan ere, gizon “umila zen, aurrerapauso bat eman eta bere herriarekin konpromisoa hartzea erabaki zuena, zinegotzi ez abertzale bakarra izan zelako, herrikideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin”.

Zentzu horretan, hil baino egun bat lehenago Juan Priedek “Froilan Elespe alderdikidearen eta lagunaren hilketaren aurreneko urteurrenean parte hartu zuen”, eta “egun bat geroago” ETAk bera hil zuen, gogorarazi duenez.

Besteak beste, Priederen hiru seme-alabak Ana Priede Orioko zinegotzi sozialista, Juan Carlos eta Javier; Idoia Mendia lehendakariordea; Jose Ignacio Asensio ahaldunordea; Harkaitz Millan Kultura, Kirola eta Gazteria diputatua; Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolakuntza idazkaria eta Jesus Eguiguren PSE-EEk presidente ohia omenaldian izan dira, baita beste zinegotzi eta batzarkide sozialista batzuk ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa ETA PSE-EE Eguneko albisteak Orio Albisteak Terrorismoaren Biktimak Eneko Andueza gaur