Politika -

KATALUNIAKO HAUTESKUNDEAK

Kataluniako hautesmahaietako kideen 33.918 alegazioetatik % 64 onartu egin dira

Otsailaren 14ko hauteskundeetan mahaikide izatea egokitu zaien pertsonek 14ra arte aurkez ditzakete, gainera, alegazioak. Beraz, kopuruak gora egin dezake ondorengo orduetan.

O14ko hauteskundeetarako hautagaitzen boto-paperak, maskara baten ondoan. Argazkia: EFE
O14ko hauteskundeetarako hautagaitzen boto-paperak, maskara baten ondoan.
O14ko hauteskundeetarako hautagaitzen boto-paperak, maskara baten ondoan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako eskualdeetako hauteskunde-batzordeek, guztira, 33.918 alegazio jaso dituzte otsailaren 14ko hauteskunde-mahaietako kideen aldetik, bertaratzetik salbuesteko eskatuz. Horietatik 21.177 onartu dira, % 64.

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako datuen arabera (Terrassa eta Santa Coloma de Farners eremuetako hauteskunde-batzordeen datuak ez daude barruan), horiek dira ostiral honetara arte aurkeztutako alegazioak, bikoizuta zeuden eskaerak etab. ezabatuta.

Bartzelonako Eskualdeko Hauteskunde Batzordean, adibidez, 9.500 alegazio jaso dira eta 7.000 inguru erantzun dira: horietatik erdiak onartu dira.

Batzordeek otsailaren 14ra arte jarraitu ahal izango dute mahaiko kideen alegazioak jasotzen eta izapidetzen; beraz, mahaietan egoteko eragozpenak dituzten eta helegitea jartzen duten pertsonen kopuruak gora egiten jarrai dezake ondorengo orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Hauteskundeak