Politika -

Akordioa

EAJk eta PPk Bizkaiko aurrekontuak adostu dituzte lehen aldiz

Bi alderdiek Bizkaiko aurrekontuen inguruan akordioa lortu duten lehen aldia da hau. EAJk ohartarazi duenez, Araban ez diote PPri babesik emango.

EAJk eta PPk akordioa lortu dute. Argazkia: EITB
EAJk eta PPk akordioa lortu dute. Argazkia: EITB
EAJk eta PPk akordioa lortu dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PPk 2012ko Bizkaiko aurrekontu publikoen inguruan akordioa lortu dute.

Jeltzaleek eta popularrek Bizkaiko aurrekontu publikoak hitzartu dituzten lehen aldia da hau. 2012ko Bizkaiko aurrekontuak aurrera atera ahal izateko bozketan popularrak abstenitu egingo dira.

Esther Martinez Bizkaiko Batzar Nagusietako PPren bozeramaileak eta Juan Maria Aburtu eta Juan Maria Iruarrizaga Presidentziako eta Ogasuneko foru diputatuek sinatu dute akordioa. 

EAJren eta PPren hitzarmena, adostasunaren bidean, Bizkaiak dituen "beharrei erantzun hobea" emateko "garai berri baten hasiera" izan daitekeela esan du Esther Martinez popularren ordezkariak. Unai Rementeria jeltzaleen bozeramaileak, aldiz, akordioa datorren urteko aurrekontuei begirakoa soilik dela azpimarratu du.

Araban ez da egingo

EAJk ez ditu Araban babestuko PPren aurrekontuak, PPk Bizkaian 2012ko aurrekontuak onartzeko emandako babesaren ordainean.

PPk (Arabako 51 batzarkidetatik 16 dira PPrenak) ez du nahikoa babesa sozialisten batzarkideekin aurrekontua onartzeko, gainerako alderdiek -EAJ, Bildu eta EB- ezeztatzen badute, 26 bilduko dituzte, hau da, gehiengoa, eta ezingo lituzkete aurrekontuak onartu.

Ramiro Gonzalez EAJren Arabako batzarkideak ziurtatu duenez, gaur aurrekontuen kontra bozkatuko dute eta osoko zuzenketa aurkeztea aztertzen ari dira; horretarako abenduaren 12ra arteko epea daukate.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea