Politika -

Gipuzkoa

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Hondarribiko pintadak salatu dituzte

Udal taldeek, adierazpen instituzional baten bidez, "ekintza horiek gaitzetsi" dituzte, eta "garai eta jokabide horiek gaindituta zeudela” adierazi dute.

Pintadak azken asteetan izandako istiluen testuinguruan agertu dira. Argazkia: EFE.
Hondarribiako horma batean agertutako pintadak
Pintadak azken asteetan izandako istiluen testuinguruan agertu dira. Argazkia: EFE.

I.V. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk Hondarribian dituzten udal taldeek, adierazpen instituzional baten bidez, alderdi jeltzalearen eta Ertzaintzaren aurkako pintadak salatu dituzte, asteazkenean alde zaharreko hainbat hormatan agertu direnak.

Adierazpen horretan, hiru udal taldeek "ekintza horiek gaitzesten dituzte, eta jokabide hori lekuz kanpo dagoela gogorarazi dute".

Ildo horretan, "elkarbizitza demokratikoan gure ideiak askatasunean adierazteko bideak ditugu", gaineratu dute. Horien esanetan, "garai eta jokabide horiek gaindituta zeuden", eta "bizikidetzari kalte egiten dioten gertakari horiekin amaitzeko gizartearen gehiengoaren jarrera zibiko eta demokratikoan konfiantza" dutela erantsi dute.

Inskripzioetan "Cipallos (sic) alde hemendík", "Borroka hasi da" eta "Gazteek ez dugu barkatuko" esaldiak irakur daitezke, EAJren siglen gainean margotutako dianak ondoan dituztela. Horietako batean, diana baten gainean, "hil" inskripzioa eta EAJren siglak ere agertzen dira.

Pintadak azken asteetan izandako istiluen testuinguruan agertu dira, Ertzaintzak covid-19aren hedapena gelditzeko emandako neurriak errespetatzen ez zituzten pilaketen aurka egindako jarduketetan, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoako albisteak Hondarribia EH Bildu Nafarroa Euskal sozialistak Albisteak Gaur Albisteak