Politika -

Gipuzkoa

EAJren eta PSE-EEren egoitzetan pintadak egin dituzte, Arrasaten eta Oñatin

Bi alderdiak “faxistak” direla diote pintaketek, “aski da” eta “mozalik ez” bezalako leloekin lagunduta.

PSE-EEren Arrasateko egoitza. Argazkia: Gipuzkoako PSE-EE
PSE-EEren Arrasateko egoitza. Argazkia: Gipuzkoako PSE-EE
PSE-EEren Arrasateko egoitza. Argazkia: Gipuzkoako PSE-EE

E. L. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagunek EAJren eta PSE-EEren egoitzetan pintadak egin dituzte iragan goizaldean, Arrasaten eta Oñatin (Gipuzkoa).

Bi alderdiak “faxistak” direla diote pintaketek, “aski da” eta “mozalik ez” bezalako leloekin lagunduta.

Gipuzkoa Buru Batzarrak pintadak “errefusatu” ditu. “Gure herrian guztiz lekuz kanpo daude, herriak bakean bizi nahi duelako eta jokabideok gaitzesten dituelako”.

EAJren hitzetan, “gutxi batzuen itsukeria izan arren, fase berri batean gaude, baina, hala ere, orain arte bezala, euskal gizartearen gehiengoaren pazientzia eta irmotasun demokratikoa beharrezkoak izango dira elkarbizitza hausten duten jokabideekin behin betiko amaitzeko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Arrasate PSE-EE Eguneko albisteak Oñati Albisteak Debagoiena eskualdea