Politika -

Urtarrilaren 16an

Sortuk manifestazioa deitu du, urriaren 12ko protestagatik akusatutako gazteen alde

Iruñean Espainiako erregearen kontrako protesta batean parte hartzeagatik, dozena bat gaztek telematikoki deklaratuko dute urtarrilaren 12an, 13an eta 14an Nafarroako Auzitegitik.

Iruñeko Justizia Jauregia. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Iruñeko Justizia Jauregia.
Iruñeko Justizia Jauregia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk manifestazioa deitu du urtarrilaren 16rako Iruñean, Koroaren aurkako delitua egotzita Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu dituen hamabi gazteei elkartasuna adierazteko. Joan den urriaren 12an protesta batean parte hartu izana leporatzen diete. Ekintza hartan Felipe VI.aren eta Cristobal Colonen estatua bana bota zituzten.   

Agiri baten bidez, Sortuk salatu du akusazio hori "oinarrizko eskubideen aurkako eraso larria" dela eta bere elkartasuna eta babesa helarazi dizkie deklaratzera deitu dituzten gazteei.

"Eraso honek urriaren 12an salatu nahi genuena erakusten du: Espainiaren proiektua herrietan eta pertsonen zapalkuntza eraiki dutela, inposizioaren eta errepresioaren bidez, eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du", adierazi du alderdi independentistak.

"Erregimenak Espainiako erregea eta 78ko Konstituzioa ditu oinarri nagusi, herrien kartzela da eta aldarrikapen demokratikoak kriminalizatu eta zigortu egiten ditu", salatu dute.

Alabaina, "78ko Erregieman krisian dago, gainbeheran. Horregatik, sektore erreakzionarioenak erasoka ari dira, Espainian nahiz Nafarroan. Eta horretarako eskura dituzten tresna guztiak erabiltzen dituzte, tartean epaileak eta Estatuko kloakak", ohartarazi dute.

"Erregimena botatzeko ordua iritsi da. Demokrazia eta askatasuna eskuratzeko ordua iritsi da", azpimarratu du Sortuk.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Iruñea Sortu Nafarroa Espainiako Felipe VI.a Delituak Eguneko albisteak Albisteak