Politika -

Bilera erronda

Bakearen aldeko Koordinakundeak elkarbizitzarako batasuna deitu du

Patxi Lopezek esan du euskal gizarteak Bakearen aldeko Koordinakundearekin ordaindu ezin den zor handia duela, baina hori onartzea ekintza justua dela gaineratu du.

Bakearen aldeko Koordinakundeko ordezkariak Patxi Lopez lehendakariarekin. Argazkia: EFE
Bakearen aldeko Koordinakundeko ordezkariak Patxi Lopez lehendakariarekin. Argazkia: EFE
Bakearen aldeko Koordinakundeko ordezkariak Patxi Lopez lehendakariarekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria arratsalde honetan Fabian Laespada eta Jesus Herreros Euskadiko Bakearen aldeko Koordinakundeko ordezkariekin bildu du Lehendakaritzan, alderdi politikoekin eta erakunde sozialekin egiten ari den bilera sorta dela eta, ETAk jarduera armatua behin betiko utzi duela iragarri ostean.

Lehendakariak bileran esan duenez, euskal gizarteak Bakearen aldeko Koordinakundearekin ordaindu ezin den zor handi du, baina hori onartzea ekintza justua dela gaineratu du. "Gehienbat batzuek gertatutakoa orrialdez pasatzeko horrenbesteko presa dutenean, horrela erantzukizunak eta oroitzapenak borratu nahi izanda", gaineratu du.

Lehendakariaren hitzetan, Bakearen aldeko Koordinakundeak "funtsezko papera" izan du terrorismoa bizi izan zutenak beldurretik ateratzeko.

Zentzu horretan lehendakariak uste du joan den urriaren 20an, sortu eta 25 urtera, Gesto por la Paz-ek inork baino aginpide handiagoa duela ondokoa esateko: «Lortu dugu». Izan ere, Gesto-k zilegitasun osoa du bizikidetza demokratikoaren garaipena aldarrikatzeko, indarkeriaren intolerantzia eta bidegabekeriaren aurrean, egileak eta biktimak direnak direla.

Gainera, askatasunaren aldeko borroka urte luze hauetan, bere protestaren irmotasuna erakunde bezala izan duen batasun eta aniztasunarekin orekatzea jakin du. Eta hau aintzat hartzeko balio duin bat da.

Lehendakariak adierazi du Gestoren esperientziak eta giza eskubideekin izan duen konpromisoa, orain ekin diogun askatasun eta bizikidetza aro berriari egin behar zaion ekarpen handia dela: pairatu dugun indarkeriaren aroa eta bere ondorioak memoriaren eta justiziaren bitartez ixteko eta gure gazteei intolerantzia eta nortasun dogmatismoaren aurka txertoa jarriko dien bakearen aldeko hezkuntza bat eskaintzeko.

Goizean, bilera erronda beraren barruan lehendakariak Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru zuen LAB-en ordezkaritza bat hartu du Lehendakaritzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea