Politika -

GIPUZKOA

Pintaketa berriak agertu dira PSE-EEren Donostiako egoitzaren fatxadan

Alderdi Sozialistak salaketa aurkeztuko du Ertzaintzaren aurrean. Eneko Anduezak salatu duenez, "baten baten edo batzuen fustrazioen gordailu bihurtu da" eraikinaren aurrealdea.

Pintaketak PSE-EEren Donostiako egoitzan. Argazkia: @enekoandueza
Pintaketak PSE-EEren Donostiako egoitzan
Pintaketak PSE-EEren Donostiako egoitzan. Argazkia: @enekoandueza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart goizaldean PSE-EEren Donostiako egoitzaren aurrealdeari eraso egin diotela salatu du Alderdi Sozialistak. Pintura gorriz, "salduta" eta "erreakzionatu" hitzak margotu dituzte. PSE-EEk gertatutakoa salatuko du Ertzaintzaren aurrean.

Aurten Donostiako sozialisten etxeari eraso egiten dioten hirugarren aldia dela jakinarazi dute iturri sozialistek. Urtarrileko pintaketan, bere burua saldu zuela leporatu zioten, eta irailaren 23koan, berriz, "duintasuna eta justizia" irakur zitekeen.

Gainera, sozialistek Prim kaleko etxearen atarian duen plaka erre zuten urrian. PSE-EEk azaldu duenez, beraiek arduratuko dira gaur agertutako pintaketa garbitzeaz.

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak sare sozialen bidez salatu duenez, sozialisten egoitzaren aurrealdea "baten baten edo batzuen frustrazioen gordailu bihurtu da". "Poztu egiten gaitu pertsona horren lasaitasunak, baina bere etxeko hormetan proba dezala eskatzen diogu. Agian eragin bera izango du eta berea ez dena zikintzea eragotziko du", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa Alderdi politikoak berriak PSE-EE Araba Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eneko Andueza