Politika -

"Agintarien aurkako atentatua"

Aske geratu dira Barcinari tartak botatzeagatik atxilotutako hirurak

Auzitegi Nazionaletik pasa beharko dute Iruñean atxilotu zituztelako nahiz eta Tolosan (Lapurdi) gertatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen kontra Tolosan (Lapurdi) tartak botatzea leporatuta Foruzaingoak Iruñean atxilotu zituen hiru lagunak aske geratu dira.

Hasieran atxilotutako bi askatu dituzten arren, ordu batzuk beranduago Foruzainek kargupean aske utzi dute Yolanda Barcinaren aurka ustez tarta bota zuen hirugarren laguna.

Hirurei agintarien kotrako atentatu delitua egitea egotzi diete, Barcinaren kontra tartak botatzeagatik, horietatik bik aurpegian jo baitzioten Pirinioen Lan Komunitatearen presidete izateko kargu-hartzea gertatzen ari zela, Tolosan, aurreko ostegunean.

Mugitu AHTren kontrako kolektiboak (gertaera bere gain hartu zuena) adierazi duenez, G.O.G., 38 urtekoa, eta I.G.G., 32koa, aske geratu dira bart, DNAren proba egin ostean.

J.V.V. (53 urtekoa) hirugarren atxilotuak proba egitea arbuiatu zuen eta ordu batzuk beranduago utzi zuten aske. Aipatutako iturriaren arabera, Auzitegi Nazionalera bidaliko dute astelehenean.

Beste biek ere zitazio bat jasoko dute Auzitegi Nazionalean aurkezteko, antza, eta Mugituk jakin ahal izan duenez, Auzitegi horrek erabaki behar du gertakari horien gainean tartean bi Estatu daudelako, frantziarra eta espainiarra, Tolosan gertatu baitzen eta Iruñean atxilotu zituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea