Politika -

Bilera-sorta

Eragile politiko guztien arteko elkarrizketa eskatu du Bilduk

Bestalde, "premiak askatasunaren aroa ezin" duela markatu gogorarazi die Bilduko ordezkariei Patxi Lopezek. ELA sindikatua ere hartu du Patxi Lopezek.

Patxi Lopez lehendakariak Bilduko ordezkariak hartu ditu. EFE
Patxi Lopez lehendakariak Bilduko ordezkariak hartu ditu. EFE
Lehendakaria Bilduko ordezkariekin bildu da

02:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarretik at eragile politiko guztiekin elkarrizketa martxan jartzeko eskatu diote Patxi Lopez lehendakariari Rufi Etxeberria eta Oskar Matute Bilduko ordezkariek. Horrela, ezker abertzalearen parte-hartzea izango duen alderdien mahai bat martxan jartzeko eskatu dio lehendakariari koalizioak.

Bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, "hauteskunde orokorrak gaindituta, gaia jorratu beharko da alderdi politikoen arteko harremanak normalizatzeko", adierazi du Etxeberriak. Era berean, Sorturen legalizazioa "ahalik eta azkarren" bideratzeko eskatu dio lehendakariari koalizioak.

"Premiak askatasunaren aroa ezin" duela markatu esan die Patxi Lopezek Bilduko ordezkariei bileran.

Lehendakaritzak jakitera eman duenez, ezker abertzaleak "indakeria terrorista askotan onartu du iraganean, eta euska gizartearekin zor handia du; gainera, Euskal Herrian izan den gatazka bakarra ETAren existentzia izan da", gogorarazi dio Bilduri lehendakariak.

Bestalde, Nafarroarekin "aldebiko" harremana ezartzeko eskatu diote Patxi Lopezi Bilduko ordezkariek. Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearekin batera etorkizunean erabakitzeko eskubidea onartzeko oinarriak jarri behar ditu Lopezek, Bilduren esanetan.

Patxi Lopez lehendakaria Bildurekin batzartu da arratsaldean, ETAk "jarduera armatua" behin betiko utzi duela iragarri ostean abiatutako bilera-sortaren baitan. Bilduren aldetik, Rufi Etxeberria (ezker abertzalea), Pello Urizar (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba) joan dira bilerara.

Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak osatutako koalizioarekin 16:30ean bildu da gaur. ELArekin 10:30ean izan da.

Elkarrizketa ETArekin

"Gatazka politikoaren" ondorioak eztabaidatzeko ETArekin elkarrizketa prozesu bat martxan jartzeko eskatu die Frantziako eta Espainiako gobernuei Bilduk.

Etxeberriaren ahotan, ETAk hitza bete eta "erabaki historiko" bat hartu du terrorismoa utziz. Horregatik, "atzerapenik gabe" ETArekin elkarrizketa hasteko eskatu die bi gobernuei koalizioa abertzaleak.

"Alde guztietako" biktimak aintzat hartu behar direla planteatu dute Bilduko ordezkariek.

Hurrengo bilera

Gaurko egunaren ostean, lehendakaria LAB sindikatuarekin batzartuko da azaroaren 3an.

Atzo, Patxi Lopezek Confebaskekin, CCOO eta UGT sindikatuekin, UPyDrekin eta EBrekin batzartu zen goizean. Arratsaldean, aldiz, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiekin.

Atzoko bileretan, Patxi Lopez, Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak bat etorri ziren puntu batean, hots, euskal gizarteak neurriak hartu behar dituela ETAren behin betiko amaiera "atzeraezina" izan dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea